Kuba-Espainia. Zuzendaritza: Fernando Pérez. Ekoizpena: Danilo León, José María Morales / Instituto Cubano del Arte e Industrias Cinematográficos (ICAIC), Wanda Visión. Gidoia: Fernando Pérez, Abel Rodríguez. Argazkia: Raúl Pérez Ureta. Aktoreak: Jorge Martínez, Patricio Wood, Gabriela Ramos, Cristian Jesús, Yailene Sierra. Iraupena: 93 min
HIZKUNTZA: gaztelania
Habana erdialdea, gaurko Habanaren muina. Miguelek New Yorkera ihes egitearekin egiten du amets. Inoiz iristen ez zaion bisatuaren zain, ontzi-garbitzaile lanean ari da jatetxe partikular batean. Diegok bizitzearekin egiten du amets. Hiesak abailduta eta mugitu ezinik, orubeko logelarik txikieneko ohe estutik askatzen du bere energia guztia. Miguelek Diegori jaten ematen dion bitartean konturatzen joango gara gaua eta eguna balira bezala bizi direla biak elkarrekin. Diego homosexuala da, baikorra, argitsua; Miguel asexuala da, ezkorra, iluna. Diego da heroia, eta Miguel antiheroia. Biek, ordea, kontraesaneko adiskidetasun suntsiezin bat mantentzen dituzte elkarrekin, biek bizitako lehenaldi batek sostengatua. Lehenaldi horren sekretuak eurek bakarrik ezagutzen dituzte.