Donostia Kultura
Donostiako Udala

LIFE, ANIMATED (2016)

Life, animated
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2017(e)ko Apirilak 02 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Espektro autistaren nahasmendua

Estatu Batuak. Zuzendaritza: Roger Ross Williams. Ekoizpena: Roger Ross Williams, Julie Goldman, Molly Thompson, Christopher Clements, Carolyn Hepburn / Motto Pictures, A&E IndieFilms, Roger Ross Williams Productions. Argazkia: Tom Bergmann. Musika: Dylan Stark, T. Griffin. Muntaketa: David Teague. Iraupena: 77 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Owen Suskind-en istorioa dugu hau: autista gazte bat, 3 urte zituela hitz egiteari utzi eta denbora luzean mundutik bakartuta egon zena. Behinola, ordea, berarekin komunikatzeko modu berezi bat aurkitu zuen familiak, Disneyren animazio film klasikoen bitartez, alegia. Dokumental hau haren aitak idatzitako liburu batean oinarrituta dago, eta Oweni jarraitzen dio bere graduazioan eta bere aurreneko pausoak ematen hasten denean independente izateko bidean.

Life, Animated dokumentalak The Little Mermaid (1989) edo The Lion King (1994) filmen eszenak tartekatzen ditu Owenen bizitzaren une jakin batzuetan, non Simba edo Jafar pertsonaiekin identifikatu eta enpatia sentitzen baituen haiekiko. Hala, film horiek bitarteko bat eskaintzen diote sentimenduak hobeto ulertzeko, eta errealitatea interpretatzen laguntzen diote.

SOLASALDIA: Beatriz Ollero, Bruno San José, Agustín Illera / Gautena (Gipuzkoako Autismo Elkartea)