Donostia Kultura
Donostiako Udala

AFTERIMAGE / POWIDOKI (2016)

Afterimage
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2017(e)ko Apirilak 03 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Errepresioa eta zentsura artean

Polonia. Zuzendaritza: Andrzej Wajda. Ekoizpena: Michał Kwieciński / Akson Studio, TVP – Telewizja Polska, National Audiovisual Institute (NINA), PISF, Tumult Foundation. Gidoia: Andrzej Mularczyk. Argazkia: Paweł Edelman. Musika: Andrzej Panufnik. Muntaketa: Grażyna Gradoń. Aktoreak: Bogusław Linda, Bronisława Zamachowska, Zofia Wichłacz, Tomasz Włosok, Paulina Gałązka. Iraupena: 98 min

HIZKUNTZA: poloniera / AZPITITULUAK: gaztelania

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Wladyslaw Strzemiński pintore famatuak, Unismoaren teoriaren sortzaile eta momentu honetako artista plastiko gailenetakoak, Łódź-eko Arte Eder Eskolan dihardu irakasle lanean. Poloniako agintariek ez dute begi onez ikusten bere lana, asko urruntzen delako inposatzen saiatzen ari diren errealismo sozialeko doktrinetatik. Strzemińskik ez die jarraitu nahi Partiduaren aginduei eta bota egin dute unibertsitatetik eta artisten elkartetik. Lan egiteko aukerarik gabe eta dirurik gabe, beso bat eta hanka bat falta zaizkiola, Lehen Mundu Gerran galdu zituenak, nekez bizi da pobrezian, pintatzen eta Ikuspenaren teoria bere liburu ezaguna bukatzen ari den bitartean.

Andrzej Wajda (1926-2016) maisu zinegile poloniarrak zuzendutako azkeneko filma, XX. mendearen lehenengo erdiko Europako arte abangoardistaren ordezkari gailenetako baten bizitzaren azkeneko urteetan oinarritua.