Estraktibismoa eta turismoa “munduaren amaieran”
Frantzia-Txile. Zuzendaritza: Georgi Lazarevski. Ekoizpena: Les Films du Poisson, Ciaofilm. Argazkia: Georgi Lazarevski. Musika: Stephan Scott. Muntaketa: Jean Coudé. Iraupena: 100 min
HIZKUNTZA: gaztelania / AZPITITULUAK: ingelesa
Zona Franca distritu komertzial zaharkitu bat da Txileko Patagonian, Magallanes itsasartetik gertu. Eskualdeko toki guztietatik suma daitezke transformazio izugarri baten aztarnak, Amerikako leku basati bakarra egungo kontsumo gizartearen isla bihurtu duten aldaketenak. Historiaren arrastoen eta mundua amaitzen den lekuaren bila etorritako turista taldeen artean, urre bilatzaile bat eta kamioilari bat irmo egiten ari zaie aurre euren bizilekua suntsitzearekin mehatxatzen ari diren aldaketei. Indarkeriak estalia dirudi, baina berehala aterako da argitara greba batek eskualdea paralizatzen duenean.