Transexualitatea adin txikikoen artean
Suedia. Zuzendaritza: Malin Björkman-Widell. Ekoizpena: Malin Björkman-Widell, Lars Säfström, Charlotte Madsen / SVT. Gidoia: Malin Björkman-Widell. Iraupena: 58 min
HIZKUNTZA: suediera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Pertsona gorrentzako azpitituluak
Duela 22 urte jaio ziren Isabelle eta Denise bikiak. Txikitatik, ordea, Isabellek bazekien desberdina zela beste nesken aldean. Funtsean, Isabellek beti jakin izan du mutil bat dela, gainontzekoek neska bat zela uste zuten arren. 6 urte zituela bazekien nagusi zenean aita izan nahi zuela, eta urte gutxi batzuk beranduago bere izena aldatu zuen. Harrezkero, Sam deitutako mutil hori beti egon da behartuta gainerakoei behin eta berriro bere buruaz esplikazioak ematera. Dokumental honek Samen pausoei jarraitzen die, bere haurtzarotik hasi eta graduatzen den arte. Denbora horretan, kirurgiako operazio bat izan du bularrak erauzteko eta testosterona injekzioak hartu ditu. Orain, gizon gazte bat da Sam, oso latz egiten ari zaion bizitzan bere bidea aurkitzen saiatzen ari den gizon gaztea, besterik gabe.
SOLASALDIA: Izaro Antxia (Gehituko transexualitate arloko arduraduna), Aingeru Mayor (sexologoa eta Chrysallis Euskal Herria taldeko presidentea)