Donostia Kultura
Donostiako Udala

LAND OF THE GODS / DEV BHOOMI (2016)

Land of the Gods
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2017(e)ko Apirilak 05 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Hinduismoa, kastak eta tradizioa

India-Serbia. Zuzendaritza: Goran Paskaljević. Ekoizpena: Goran Paskaljević, Philip Zepter, Madeleine Zepter / Nova Film, Zepter International, Gorvic Pictures. Gidoia: Goran Paskaljević, Victor Banerjee. Argazkia: Milan Spasić. Musika: Ramesh Mishra. Muntaketa: Kristina Pozenel. Aktoreak: Victor Banerjee, Geetanjali Thapa, Uttara Baokar, Vindo Kumar Sharma, Raj Zutshi. Iraupena: 92 min

HIZKUNTZA: hindi, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Denbora luzez Europan erbesteratuta egon ondoren, Rahul bere jaioterrira itzuli da, Himalayara. Izugarrizko zirrara eragingo du bere iritsierak komunitatean, bertan ez baitituzte ahaztu ezta barkatu ere, antza, iraganean egin zituen bekatuak. Rahulek aurre egin behar izango dio aurreiritziz eta desberdintasunez jositako mundu bati, kasta sistema bidegabeko batean oinarritutako munduari, non emakumeek ez baitute euren halabeharra erabakitzeko eskubiderik.

Goran Paskaljević maisu serbiarra –Someone Else's America (1995), Midwinter Night's Dream (2004), Honeymoons (2009), When Day Breaks (2012)– Donostiara itzuli da, 2010ean bere ibilbidea saritu zuen Zinemaldira.