Donostia Kultura
Donostiako Udala

TEMPESTAD (2016)

Tempestad
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2017(e)ko Apirilak 05 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Mexiko, narkotizatua

Mexiko. Zuzendaritza: Tatiana Huezo. Ekoizpena: Nicolás Celis, Sebastián Celis / Pimienta Films, Cactus Films, Terminal. Gidoia: Tatiana Huezo. Argazkia: Ernesto Pardo. Musika: Leonardo Heiblum, Jacobo Lieberman. Muntaketa: Lucrecia Gutiérrez Maupomé, Tatiana Huezo. Iraupena: 105 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Saioa audiodeskripzioarekin (sistema: whatscine)

Goiz batean, ohiko egun horietako batean, bere lanpostuan atxilotu dute Miriam, eta inolako frogarik gabe, "pertsonen trafikoaz" akusatu dute. Hala, kartzelaldian jasandako indarkeriak arrasto sakona utzi du bere bizitzan. Adelak zirku ibiltari batean egiten du lan pailazoekin. Duela hamar urte zeharo aldatu zen bere bizitza: gauero, funtzioan zehar, bere alaba Mónica oroitzen du.

Tempestad bi emakumeren ibilbide paraleloa da, ispilu batek bezalaxe, indarkeriak eta inpunitateak Mexikon sorrarazitakoa islatzen duten emakumeena. Euren ahotsen bitartez, euren sentimendu sakonenetan barneratuko gara, non galera eta oinazea bizi diren, baina baita maitasuna, duintasuna, eta erresistentzia ere.

COLOQUIO: Victoria Mendoza Salgado (mexikar aktibista, idazlea eta psikologo soziala), Juan Sosa (mexicar aktibista)