Donostia Kultura
Donostiako Udala

(H)Emen Her(e) Elkartea: Laburmetraiak

Rayuela
Intxaurrondo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2017(e)ko Apirilak 05 / 19:00 / 65'

Libre, jarleku guztiak bete arte

(H)Emen Her(e) elkarteak film labur sorta bat aurkezten du, emakumeek zuzendutakoak eta giza eskubideekin lotutakoak.

Sarearen oihua (2014). Euskadi. Arantza Ibarra. 15 min

Emakume artista talde batek ekitaldi bat antolatu du Bizkaiko ginekologia zerbitzuak murriztu izanagatik protestan.

Adri (2013). Espainia. Estibaliz Urresola. 16 min

Urteak eman ondoren igeriketan gogor entrenatzen, eskualdeko lehiaketetatik hurbil dago orain Adri.

Sandorkaut (2015). AEB. Emily Lobsenz. 12 min

Idazle gastronomiko eta hartziduraren guru den Sandor Katz goraipatuaren erretratua.

Still Alive (2016). Euskadi. Leire Barturen. 12 min

Alive, euskal graffitero ezaguna, erretiratu beharrean izan zen 2006an garuneko infartu bat izan ondoren. Orain, 10 urte geroago, berriro irten da kalera bere grinari berriro heltzeko asmoz.

Flutter (2015). Erresuma Batua. Yasmina Fernández Gil

Alex crossdresser ingelesak taberna batean jasandako eraso transfobikoaren istorioa.

Rayuela (2016). Frantzia. Irene de Lucas. 2 min

Joko bat da, nora joan, non gelditu eta atzera egin nahi badugu erabakitzeko askatasuna eskatzen duena.

Aurkezpena eta solasaldia:

- Olatz Beobide. (H)Emen Her(e) Elkartea

- Leire Barturen (Still Alive)

- Yasmina Fernández Gil (Flutter)

- Estibaliz Urresola (Adri)