Donostia Kultura
Donostiako Udala

BOILING POINT / KIEHUMISPISTE (2017)

Boiling Point
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2017(e)ko Apirilak 06 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Europa, populismotik muturreko eskuinera

Finlandia. Zuzendaritza: Elina Hirvonen. Ekoizpena: Sami Jahnukainen, Timo Vierimaa / Mouka Filmi. Gidoia: Elina Hirvonen. Argazkia: Jarkko M. Virtanen. Musika: Hans Wessels. Muntaketa: Timo Peltola. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: finlandiera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Gaur egungo Finlandiako gizarte banandu eta haserretuaren bi aurpegiak erakusten dizkigun dokumentala: batetik, asiloa eskatzen dutenak, eta bestetik, migratzaileen aurkako taldea, "Odinen Soldaduak" delakoa eta kaleak patruilatzen ibiltzen dena. Estereotipoak saihesten saiatuz, elkarrizketa baten hasiera da Boiling Point: gorrotoan baino errespetuan oinarrituta, herrialde osoan zehar zabaldutako elkarrizketa, Parlamentutik hasi eta sauna publikoetaraino, Finlandiako gizartea norantz doan zehazteko asmoz.

SOLASALDIA: Elina Hirvonen (zuzendaria), Agustín Unzurrunzaga (Gipuzkoako SOS Arrazakeria taldeko sortzailea)