Donostia Kultura
Donostiako Udala

ANATOMY OF VIOLENCE (2016)

Anatomy of violence
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2017(e)ko Apirilak 07 / 16:30

Libre, jarleku guztiak bete arte

Indarkeria matxista Indian

LEHIAKETATIK KANPO

Kanada. Zuzendaritza: Deepa Mehta. Ekoizpena: David C. Hamilton / Hamilton-Mehta Productions. Gidoia: Deepa Mehta. Argazkia: Maithili Venkataraman. Muntaketa: Darby MacInnis. Aktoreak: Vansh Bhardwaj, Tia Bhatia, Janki Bisht, Seema Biswas, Mukti Das. Iraupena: 93 min

HIZKUNTZA: hindi / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Pertsona gorrentzako azpitituluak

2012ko abenduaren 16an sei gizonek emakume gazte bat bortxatu zuten autobus batean, New Delhin. Bi asteren ondoren hil zen. Gertakari erreal horretatik abiatuta eta dokumentala eta fikzioa nahastuz, Deepa Mehta errealizadorea aztertzen saiatu da zerk bultzatu ote zituen gizon haiek ekintza bortitz hura burutzera, eta aldi berean imajinatu egiten du zeintzuk ziren emakumearen ametsak eta itxaropenak bere bizitza eten zuen eraso izugarri horren aurretik.

Nola sortzen dira munstroak? Horixe da filmak egiten duen galdera. Gizon haiek nondik datozen ikertzen du, eta zerk bultzatu ote zituen halako izugarrikeria egitera. "Munstrotzat" hartu ohi dira, baina: Ez al da etiketa soil bat, gizartea eta euren liderrak sakonagotik begiratzeko duten erantzukizunetik salbuesten dituena?

SOLASALDIA: Deepa Mehta (zuzendaria)