Donostia Kultura
Donostiako Udala

Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia: apirilaren 22ko prentsaurrekoa eta aurkezpena

Apirila(r)en 22-(e)an, 2016 [11:00 h.]

Palmaresa

11:00 Victoria Eugenia Antzokia (Txina Aretoa)

Palmaresa irakurtzeko prentsaurrekoa. Bertan izango dira: Asier Arrieta eta Violeta Assiego (Amnesty Internationaleko Sariaren Epaimahaiko kideak), Gazteen Epaimahaiko ordezkariak, Josemi Beltrán (Donostia Kulturako Zinema programazioaren arduraduna)

17:00 Antzoki Zaharra

Jatorri desberdinetako 30 gaztek giza eskubideekin zerikusia duten bost film labur egin dituzte aste honetan. Ekimena DSS2016EUk eta Giza Eskubideen Zinemaldiak antolatutako Donostiako Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketaren baitan dago.

Film laburrak bihar, apirilak 22, aurkeztuko dituzte Antzoki Zaharrean, 17:00etan, hedabideak gonbidatuta zaudete.

Prentsa: Carlos J. Plaza (943 48 12 42)