Donostia Kultura
Donostiako Udala

Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria

2007an eman zen lehen aldiz Giza Eskubideen Zinemaldia Saria, zinean dihardutenei giza eskubideen alde egin duten lana eta hartua duten konpromisoa aintzatesten duena. Urte hartan Pilar Bardem antzezleari eman zitzaion saria, giza eskubideak, demokrazia eta bakea defendatzen egin duen ibilbideagatik, eta kausa eta kolektibo kalteberenen alde erakutsi izan duen elkartasunagatik eta egin izan duen lanagatik.

Harrezkero, hauek izan dira saritutakoak: Elías Querejeta produktorea, José Luis Borau zinegilea, Goran Paskaljević zuzendari serbiarra, Kim Longinotto dokumental egile britainiarra, Iciar Bollain aktore eta zuzendari madrildarra, Patricio Guzmán dokumental egilea, Robert Guédiguian zuzendari frantziarra, Lourdes Portillo zuzendari chicana, Tony Gatlif zinegilea eta musikaria eta Deepa Mehta zuzendaria. Haiek guztiak aspalditik ari dira zinearen alorrean giza eskubideak defendatzen.


2017deepa web
Deepa Mehta
2016w-gatlif
Tony Gatlif
2015portillo web
Lourdes Portillo
2014gued
Robert Guédiguian
2013patricio-guzman
Patricio Guzmán
2012iciar-bollain
Iciar Bollain
2011kim-longinotto
Kim Longinotto
2010goran-paskaljevic
Goran Paskaljević
2009jose-luis-borau
José Luis Borau
2008elias-querejeta
Elías Querejeta
2007pilar-bardem
Pilar Bardem