Donostia Kultura
Donostiako Udala

Erakusketak

Emeek emana

web-emeek emana
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en
Martxoak 23 – Maiatzak 7 / asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: 10:00 – 14:00

Argazki eta kontakizunez osaturiko erakusketa. Euskal Herrian Estatu kolpea, gerra eta frankismo testuinguru historikoan emakumeen ikuspegia jasotzen duena.

Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien inguruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa.

Erakusketa honekin zabaldu nahi dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zuten garrantzia erabakigarria.

Mauro Saravia eta Intxorta 1937 Kultur Elkartearen erakusketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Giza eskubideen aldeko tira

web-la tira por los ddhh
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en
Martxoak 15 – Apirilak 23 / asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: 10:00 – 14:00

Bineta grafikoen erakusketa, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 30 artikuluak modu atsegin eta dibertigarri batean ezagutzeko. Fernando Buesa Fundazioak antolatutako Nazioarteko Lehiaketa batean hautatu ziren lanak, eta 50 herrialdek baino gehiagok hartu zuten parte.

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea (Aiete Jauregia) eta Aiete Kultur Etxea Museo birtualaren egoitza dira gainera, www.bideo.info/buesa/museo/index.html, Giza Eskubideen Aldarrikapenari buruzko 68 bineta biltzen dituen museoarena.

Kolonbia, bake iheskorra (Amnesty International)

web-la paz esquiva
Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
Ikusi Google Maps-en
Martxoak 21 – Apirilak 12 / asteartetik ostiralera: 10:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

Bakea da hizpide Kolonbian. Negoziazioak, su-etena, akordioak… Azken batean, itxaropena bide luze-luzearen ondoren. 50 urte baino gehiago iraun duen gatazka armatua: 265.000 hildako, 6 milioi lekualdatu, desagerrarazitako 45.000 biktima… Horra hor liskarrak utzitako kopuruetako batzuk. Biktima gehien-gehienak zibilak izan dira, eta horien erdiak, emakumeak.

Erakusketa honek agerian uzten du hilketak, torturak, sexu-indarkeria, bahiketak, gogoz kontra arma bat hartu beharra eta abar jasan behar izan dituztenen sufrimendua.

Eta orain bake hitza entzuten da. Hamarkada batean baino gehiagoan borroka amaitzeko izan den aukerarik onena da gaurkoa. Baina bakeak ihes egingo du berriz, egia, justizia, erreparazioa eta giza eskubideekiko errespetua bermatzen ez badira. Bakea ezin da zigorgabetasunaren gainean eraiki. Erantzuleek Kolonbiako gatazkan egindako krimen ikaragarri guztiengatik erantzun behar dute.

Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIII. edizioa

web-arte infantil
Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)
Ikusi Google Maps-en
Martxoak 31 – Apirilak 7 + Apirilak 24-30 / 11:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00

Erakusketa: 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako bakarkako eta taldeko margolanen XIII. erakusketa. Edizio berri honetan, pertsona guztiek babestua izan behar duten intimitatearen eta pribatutasunaren gaia landu dute. Eskubide honen inguruan hausnartu ondoren, sortutako ideia eta gogoetak irudikatu egin dituzte egindako lanetan. A-4tik 1x2 metro bitarteko formatuko lanak daude ikusgai erakusketan.

Sari banaketa: apirilaren 30ean, igandean, Donostiako Udaleko Pleno Aretoan izango da eguerdiko 12:00etan.

Cuban Muslims, Tropical Faith (Joan Alvado)

web-cuban muslims
FNAC
Ikusi Google Maps-en
Martxoak 16 – Apirilak 25 / astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:30

Kuba da islama barneratu izan den munduko azken herrialdeetako bat. Ezagutzen ez dugun gertaera bada ere, azken urteotan handitzen doa bihurtzen ari diren bertako biztanleen kopurua. Hazkunde honek Kuban orain bizi duten irekiera agertokiarekin du zerikusia, erlijioekiko tolerantzia handiagoarekin, azken batean. 3.000 inguru dira gaur egun, eta Habanako distritu desberdinetan daude, baina baita beste probintzia askotan ere: Camagüey, Santiago edo Varadero. Nola da posible komunitate musulman bat sortzea sistema sozialista batek gobernatutako Karibeko uharte batean?

Cuban Muslims, Tropical Faith proiektuaren helburua ez da erantzun itxiak ematea, gogoetarako giltzarriak baizik. Munduko komunitate musulman berezienetako batean sakontzean, Kubaren eta islamaren gaineko ikuspegi berritzaile bat sortzen da. Helburua da estereotipo bisualak apurtzea eta zenbait gai eztabaidatzea, identitatea, fedea eta tradizioak, besteren artean.

Waste Lands (Lur suntsituak)

web-waste lands
San Telmo Museoa
Ikusi Google Maps-en
 Martxoak 4 – Maiatzak 21 / asteartetik igandera: 10:00 – 20:00

13 emakume artistek (Afganistan, Argelia, Azerbaijan, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Libano, Maroko eta Palestinakoak)paisaia suntsituak eta pobretuak erakutsiko dituzte, 2000tik gaur egunera artekoak. Lur lapurtuak, ondasun arpilatuak, eta odol lekuak agerian utziko dituzte eskulturen, bideoen, argazkien eta beste hainbat adierazpideren bidez.

Erakusketan hamahiru emakume artistaren lanak biltzen dira, eta egungo sorkuntzatik abiatuta, estalita eta konpondu gabe dauden krisialdien inguruko hausnarketa eta azterketa proposatzen ditu. Piedad Solansek, komisarioa, erakusketan gertu eta ezkutuan dauden gatazken inguruko kontakizuna sortzen du, ulertzen eta dekodeatzen ikasi beharreko lubaki eta zauriak.

Hamahiru artistaren 28 lan biltzen ditu erakusketak: eskulturak, instalazioak, argazkiak, bideoak, liburuak eta nobela grafikoa. Gainera, gaiaren inguruko dokumentazioa ere kontsulta daiteke bertan.

Argazkia: Larissa Sansour, Nation State, 2012. Galería Sabrina Amrani. © lanarena: Larissa Sansour, 2017