Ezberdinen arteko laguntasuna
Euskadi / Basque Country. Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga. Ekoizpena: Ricardo Ramón / Dibulitoon Studio. Gidoia: Juan Luis Carreras. Animazio zuzendaritza: Ángel Alonso. Musika: Joseba Beristain. 3D zuzendaritza: Mikel Izagirre, Jon Gómez, Eider Astigarraga. Iraupena: 70 min
Urtero, iratxoek beste udaberri bat ekartzen dute. Tim lehen aldiz etortzen denetako bat da. Feriaren soinu erakargarriekin txundituta, gainerako iratxoengandik bananduko da, eta Samuel eta Vlad maltzurrek harrapatuko dute, zirkoan ikuskizun moduan erabiltzeko. Teresa 6 urteko neskatila batek han ezagutuko du eta beraz gutiziatuko da. Timek, era berean, neskatoaren bitartez bertatik ihes egiteko aukera ikusiko du. Ihes egin ondoren Teresaren etxean ezkutatuko da eta, honek babestuta, hamaika abentura biziko dituzte, lagun bereizezin bihurtuz.
Haurtzaroa zaindu eta babestea
Suitza. Zuzendaritza: Claude Barras. Ekoizpena: Marc Bonny, Max Karli, Armelle Glorennec, Pauline Gygax, Kate Merkt / Rita Productions, Blue Spirit Productions, Gebeka Films. Gidoia: Céline Sciamma. Argazkia: David Toutevoix. Musika: Sophie Hunger. Muntaketa: Valentin Rotelli. Iraupena: 66 min
Courgette (“Kalabazin”) izen arraroa da 9 urteko mutiko batentzat; bere historia zeharo unibertsala da, ordea. Bere ama bat-batean hil ondoren, polizia atsegin baten lagun egin da Courgette: Raymond du izena, eta joan beharko duen harrera-etxera lagunduko dio, bere adineko beste mutiko batzuekin bizitzera. Hasieran, ahaleginduko da giro arrotz eta kontrako horretan moldatzen, baina Raymonden eta bere lagun berrien laguntza behar izango du besteak maitatzen eta haiengan konfiantza izaten ikasteko.
Gilles Paris-en Autobiographie d’une Courgette nobela stop-motion animaziora egokitua, erakutsi izan den zinemaldi guztietan izugarrizko arrakasta izan duena bai publikoaren bai kritikaren artean.
Bizitzaren zentzua
Frantzia. Zuzendaritza: Mark Osborne. Ekoizpena: Dimitri Rassam, Aton Soumache, Alexis Vonarb / On Animation Studios. Gidoia: Irena Brignull, Bob Persichetti. Musika: Hans Zimmer, Richard Harvey. Muntaketa: Matt Landon, Carole Kravetz. Iraupena: 108 min
Neska baten eta bere bizilagunaren arteko adiskidetasuna. Neskak eskakizun handiko ama du, mundu honetan bizitzeko prestatzen ari zaiona. Baina bizilagun zahar batek, abiatzaile izandako gizon onbera eta ezentrikoa bera, aparteko mundu bat, dena posible den mundu bat ezagutzera emango dio. Aspaldi batean Printze Txikiari esker ezagutu zuen mundua. Hortxe hasten da neskatilaren bidaia magiko eta emozionala Printze Txikiaren unibertsora, bere haurtzaroarekin berriro topatzera eta garrantzizkoena giza harremanak direla jabetzera eramango duena, eta bihotzarekin bakarrik ikusten dela ondo erakutsiko diona, begiak ez baitu funtsezkoa ikusten. Antoine de Saint-Exupéryren maisulana animaziora eramana.