Donostia Kultura
Donostiako Udala

Darwin's Nightmare

Darwin's Nightmare

Hubert Sauper

Frantzia-Austria-Belgika. 107 min. 2004.

 

BANATZAILEA
Sagrera TV / Tf: 93 225 92 92 / xfigueras@sagreratv.com

 

HARREMANETARAKO
Mille et Une Productions / Tf.: 33 1 47 70 44 70 / milleetune@free.fr / www.1001productions.net

GlobalizazioaAfrikaArma-trafikoa

60ko hamarkadan arrain erraldoi espezie berri bat barneratu zen Victoria lakuan, Tanzanian. Niloko perka espezie horrek ia espezie autoktono guztiak hil zituen eta berehala ugaldu zen. Izan ere, gaur egun bere haragia munduko bazter guztietara esportatzen dute. Egunero, Europatik sekulako hegazkinak iristen dira bertara arrain hori eramateko. Eta armez eta munizioez kargatuta etortzen dira, Afrikako kontinentea suntsitzen ari diren gerra ugarietarako. Gorantz doan elikagaien eta armen industria multinazional horrek eraginda, munduko laku tropikal handienaren ertzean komunitate heterogeneo bat sortu da: gazte arrantzaleak, bankariak, ministro afrikarrak, EBko komisarioak, pilotu errusiarrak, prostituta tanzaniarrak…