Donostia Kultura
Donostiako Udala

L’enfant sauvage

L’enfant sauvage

François Truffaut

Frantzia. 83 min. 1970.

 

BANATZAILEA
Cooper Films / Tf.: 93 213 03 13 / cooperfilms@hotmail.com

Hezkuntzarako eskubidea

XVIII. mende bukaerako Frantzian, basoan animalien gisara hazia zirudien hamabi bat urteko mutikoa aurkitu eta harrapatu zuen ehiztari talde batek. Parisko haur gormutuentzako eskola batera bidalita, gaizki tratatua eta gutxi artatua zen; izan ere, bitxikeria zientifikotzat zeukaten… harik eta Itard doktorea (papera zuzendariak berak jokatua) umeaz arduratu eta egonarri handiz bakarka zibilizatzeari lotu zitzaion arte. François Truffaut-en filmik ezagunenetakoa den hau "Aveyron-go basatia" deitutako benetako gertakarian eta hezteko lanean urteak eman zituen Jean Itard doktorearen idatzietan oinarritua da.