Donostia Kultura
Donostiako Udala

Pequeñas voces

Pequeñas voces

Jairo Eduardo Carrillo

Kolonbia. 76 min. 2010.

 

BANATZAILEA
Premium Cine / felix.premiumcine@gmail.com / www.premiumcine.com

Indarkeria Kolonbian

9 eta 12 urte bitarteko lau neska-mutilek Kolonbiako barrualdean bizi zuten bizitzaren berri ematen dute, bai eta indarkeriak Bogotara kanporatu zituela kontatu ere. Margaritaren aita bahitu egin zuten; Pepitoren familia etxea uztera behartu zuten; Johnek esku bat eta zango bat galdu zituen; Juanitok, engainatuta, oihanean borrokatzera jo zuen. Ahotsek kontakizun koral tragikoa eta iluna osatzen duten bitartean, haurren marrazkiek ilustratzen dituzte istorio horiek, animazioko teknika ugari eta harrigarriak erabiliz.