Donostia Kultura
Donostiako Udala

Une bouteille a la mer

Une bouteille a la mer

Thierry Binisti

Frantzia-Israel. 99 min. 2012.

 

BANATZAILEA
Golem / Tf.: 91 559 38 36 / golem@golem.es / www.golem.es

Palestina eta Israel arteko gatazka

Tal Jerusalemen familiarekin batera bizi den gazte frantziarra da. Hamazazpi urte ditu, lehen amodiozko istorioa, lehen zigarroa, lehen piercing-a… izateko adina… eta baita lehen atentatuaren berri izatekoa ere. Terrorista batek bera bizi den auzoko kafetegi batean bizia sakrifikatu ondoren, Talek bere galderak gutun batean idatziko dizkio irudizko palestinar bati, eta bi herrien artean soilik gorrotoa izatearen arbuioa jakinaraziko dio. Gutuna botila baten barruan sartu eta anaiari emango dio, Gaza inguruan, soldaduska egiten duen lekuan, itsasora bota dezan eskatuz. Aste batzuk geroago, erantzuna jasoko du Talek.