Donostia Kultura
Donostiako Udala

El método Arrieta

El método Arrieta

Jorge Gil Munárriz

Espainia. 89 min. 2013.

 

BANATZAILEA
Barton Films / Tf.: 94 424 05 59 / bartonfilms@bartonfilms.com / www.bartonfilms.com

Oztopoak gaindituz komunikatzea

Lourdes eta Mentxu Arrietak begiradaren bidez ulertzen diote elkarri. Eta, kasu honetan, adierazpen hori ezin hobea da: gorputzeko mugimenduak kontrolatzeko arazo batek elbarri utzi ondoren, begien mugimenduaren bidez airean letrak idatziz elkar komunikatzen dira. 30 urte daramate era horretan komunikatzen: begiei esker, isiltasunean, aurrekaririk ez duen moduan. Baina bada gehiago ere. Ziurtasun osoa dute “Arrieta metodoa” –izen hori jarri zioten– munduko beste jende askorentzat ere baliagarria izan daitekeela eta komunikatzeko aukera handiak lortuko lituzkeela. Horregatik, bost kontinenteetan zehar barreiatu nahi dute… Askoren bizitzak aldatzeko.