Donostia Kultura
Donostiako Udala

Kultur Etxeetako Zikloa

Walls (2015)

web-walls
Egia K.E.
Ikusi Google Maps-en
 Martxoak 28 / 19:00

OXFAM INTERMÓN
Espainia. Zuzendaritza: Pablo Iraburu, Migueltxo Molina. Iraupena: 80 min

Berlingo Harresia erori zenean Historiaren amaiera aditzera eman zen. Eta lehenaldiko gertaeren artean artxibatu genuen banantzeko diren harresien ideia. Errealitate, ordea, justu kontrakoa da. Gizadiaren historian lehendik inoiz ez baitzen hainbeste harresi eraiki.

Ozpinaren sindromea (2016)

web-ozpinaren sindromea
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en
  Martxoak 29 / 19:00

MUGEN GAINETIK
Euskadi. Zuzendaritza: David Aguilar, Pello Gutiérrez. Iraupena: 61 min

Historiak azaltzen dizkigun kontaketa guztien artean, hau bat gehiago da. Emakume antolatuak, sumendiak errautsak aztoratuz, bakearen bila. Gorrotoa lausotu dadin, eta minak adiskidetu gaitzan. Justizia, Egia eta Kalteordaina. Badagoelako itzala gailendu dezakeen borrokarik.

Mujeres inmigrantes y resistencias (2016)

web-mujeres inmigrantes y resistencias
Ernest Lluch K.E.
Ikusi Google Maps-en
Martxoak 31 / 19:00

MALEN ETXEA & HAURRALDE FUNDAZIOA
Euskadi. Zuzendaritza: Jon Manterola. Iraupena: 15 min

XXI. mendeko Europan, lekualdaketa behartuek eta kapitalismo basatiak, politikan eta teknologian egon diren eraldaketa sakonekin batera, diskurtso arrazista batetara eraman gaituzte. Herrialde desberdinetatik Euskal Herrira etorritako emakume talde batek, egoera hau nola bizi duten kontatzen digute lehen pertsonan eta egoera honen aurrean zein talde erresistentzia eramaten dituzten aurrera.

El comienzo de la vida (O começo da vida, 2016)

web-el comienzo de la vida
Okendo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 3 / 19:00

UNICEF
Brasil. Zuzendaritza: Estela Renner. Iraupena: 97 min

Neurozientziaren aurrerapenetako bat hauxe izan da, jakitea pertsona bat jaiotzen denean ez dela gene konglomerazio bat, besterik gabe. Gizaki bat genetikak, bere harremanek eta bere inguruneak osatzen dute.

Fusiles o pintadas. La lucha noviolenta del pueblo saharaui (2016)

web-fusiles o pintadas
Tomasene K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 4 / 19:00

SAHARAKO LAGUNEN ELKARTEA
Espainia. Zuzendaritza: Jordi Oriola. Iraupena: 52 min

40 urte igaro direnean, sahararrak, herria Marokoren okupaziotik askatzeko, gerrara bueltatzea planteatzen ari dira; indarkeria baztertzen duten aktibistek diote, ordea, jokabide horrek estutu egiten duela Maroko, eta sahararren borrokarako aukerarik onena dela.

(H)Emen Her(e) Elkartea: Film laburrak

web-rayuela
Intxaurrondo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 5 / 19:00

(H)EMEN HER(E) ELKARTEA

(He)emen Her(e) elkarteak film labur sorta bat aurkezten du, emakumeek zuzendutakoak eta giza eskubideekin lotutakoak.

Sarearen oihua (2014). Euskadi. Arantza Ibarra. 15 min

Emakume artista talde batek ekitaldi bat antolatu du Bizkaiko ginekologia zerbitzuak murriztu izanagatik protestan.

Adri (2013). Espainia. Estibaliz Urresola. 16 min

Urteak eman ondoren igeriketan gogor entrenatzen, eskualdeko lehiaketetatik hurbil dago orain Adri.

Sandorkaut (2015). AEB. Emily Lobsenz. 12 min

Idazle gastronomiko eta hartziduraren guru den Sandor Katz goraipatuaren erretratua.

Still Alive (2016). Euskadi. Leire Barturen. 12 min

Alive, euskal graffitero ezaguna, erretiratu beharrean izan zen 2006an garuneko infartu bat izan ondoren. Orain, 10 urte geroago, berriro irten da kalera bere grinari berriro heltzeko asmoz.

Flutter (2015). Erresuma Batua. Yasmina Fernández Gil

Alex crossdresser ingelesak taberna batean jasandako eraso transfobikoaren istorioa.

Rayuela (2016). Frantzia. Irene de Lucas. 2 min

Joko bat da, nora joan, non gelditu eta atzera egin nahi badugu erabakitzeko askatasuna eskatzen duena.

La paz insurrecta (2016)

web-la paz insurrecta
Lugaritz K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 6 / 19:00

MUNDUBAT
Euskadi. Zuzendaritza: Unai Aranzadi. Iraupena: 65 min

Bake matxinatu bat dago. Eskubidetzat ezagutzen dugun bakea, eragile armatuek dokumentuetan teorizatzen duten horrekin konformatzen ez dena. Lurraldeetako biztanleek memoria historikoaz, parte-hartze politikoaz eta justizia sozialaz hitz egiten duten bakoitzean, inoiz abandonatuko ez dituen gerrari aurre egiten dioten emakume eta gizonek babesten duten bakea.

Fatima (2015)

web-fatima
Loiola K.E.
Ikusi Google Maps-en
Apirilak 7 / 19:00

FILMAZPIT
Frantzia-Kanada. Zuzendaritza: Philippe Faucon. Iraupena: 79 min

Fatima aljeriarra da, dibortziatua dago eta Frantzian bizi da bere bi alabekin. Fatimak ia ez du frantsesez hitz egiten, eta hori oso oztopa handia gertatzen zaio beraren eta bere alaben arteko harremanerako. Alabak dira Fatimaren bizitzan garrantzitsuena eta haietaz oso harro dago.