AEB. Zuzendaritza: Travis Wilkerson. Ekoizpena: Travis Wilkerson. Gidoia: Travis Wilkerson. Argazkia: Travis Wilkerson. Muntaketa: Travis Wilkerson. Iraupena: 90 min
1946. urtean, Travis Wilkerson zinemagilearen birraitonak (hegoaldeko “auzotar zintzo”, zuri eta arrazistak) Alabamako landa-inguruneko Bill Spann herritar beltz eta armagabea erail zuen. Handik hirurogeita hamar urtera, Wilkerson Hegoalde zaharrera itzuli da, iraganeko gertakari hori argitzeko eta Ameriketako Estatu Batuetako bihotzean ezkutuan dagoen arrazakeria ezagutzera emateko.
Txile. Zuzendaritza: Lissette Orozco. Ekoizpena: Benjamin Band, Gabriela Sandoval, Carlos Núñez / Storyboard Media, Salmón Producciones, La Post Producciones, Carnada Films, Ursus Films. Gidoia: Lissette Orozco. Argazkia: Julio Zúñiga, Daniela Ibaceta, Brian Martínez. Musika: Santiago Farah. Muntaketa: Melisa Miranda. Iraupena: 96 min
“Txikitan, idolo bat izan nuen: izeba Adriana. 2007. urtean, atxilotu egin zuten, eta orduan jakin nuen gaztetan DINA erakundean (Pinocheten polizia sekretuan) lan egin zuela. Geroago, demokraziaren garaian, buruzagi komunista garrantzitsu baten erailketari lotutako prozesu judizial bati aurre egin behar izan zion, eta Australiara ihes egin zuen. Gaur egun, amesgaizto batean bizi da izeba. Australian bizi diren txiletarrek haren estradizioa eskatzen dute, eta haren aurka mugitzen dira”.