Donostia Kultura
Donostiako Udala

Ijito herriaren gizarteratzea eta errekonozimendua

Europan, 10-12 milioi ijito bizi dira, eta, beraz, Europako gutxiengo etnikorik handiena da. Herri horrek bazterkeria orokorra, diskriminazioa eta gizarte-estigmatizazioa jasaten du oraindik, gure kontinentean mendeak badaramatzate ere.

Ijito herriaren identitate kultural eta sozialaren errekonozimendua eta mila urtetik gorako komunitate horren inguruko estereotipoen desagerraraztea konpondu gabeko arazoak dira oraindik. Ildo horretan, Europako Batzordeak ijitoen inklusio sozioekonomikoan aurrera egin behar dela adierazi du behin eta berriz.

Europako ijitoen familia gehienak ghettoetan edo asentamendu bereizietan bizi dira. Espainiako estatuan, Secretariado Gitano Fundazioaren arabera, ijitoen % 4 txaboletan bizi dira, eta % 12 baldintza egokirik gabeko lekuetan. Horren ondorioz, osasun-baldintza txarrak dituzte, eta beren batez besteko bizi-itxaropena gainerako herritarrena baino hamar urte gutxiagokoa da.

Egoera horri aurre egiteko, ijito komunitateari laguntzen dioten erakundeek kultura-aniztasuna bultzatzen dute, kultura desberdinen arteko bizikidetza eta interakziorako funtsezkoa baita.

a-ciambra

Filma:A Ciambra