Donostia Kultura
Donostiako Udala

Adingabeen harrera

Gipuzkoan, 700 adingabe daude Foru Aldundiaren gizarte-zerbitzuen tutoretzapean. 700 adingabe horiek egoera zailak bizi izan dituzte, beren senideak ez baitaude behar dituzten zainketak emateko egoeran.

alicia 3

353 haur harrera-familia batekin bizi dira. Beste 347, berriz, Aldundiaren tutoretzapeko zentro batean bizi dira, eta zainketa guztiak jasotzen badituzte ere, familia batek ematen duen tratu pertsonalizatua falta zaie.

Gipuzkoan, gizarte-zerbitzuen tutoretzapeko adingabeen % 50 baino gehiago harrera-familia batekin bizi dira, eta Estatuan, berriz, % 14 inguru baino ez. Zenbait herrialdetan (Erresuma Batuan eta Suedian, adibidez), tutoretzapeko adingabe eta nerabeen % 70 inguru bizi dira harrera-familia batekin.

Gipuzkoan, 700 adingabe daude Foru Aldundiaren gizarte-zerbitzuen tutoretzapean.

Erakundeek lehentasun handiagoa ematen diote familia-harrerari egoitza-harrerari baino, adingabeak eta nerabeak giro eta baldintza egokietan haz baitaitezke.

Izan ere, adingabeek familia-giroa behar dute beren nortasuna behar bezala garatzeko. Familia batekin bizitzeak, aldi baterako bada ere (jatorrizko familiak bere egoera konpontzen duen bitartean), ahalik eta haurtzarorik normalizatuena bete-betean bizitzeko aukera emango die, familia biologikoarekin itzultzen diren arte (ahal bada).

Zer gertatzen da, ordea, adin-nagusitasunera iristen direnean? Zer aukera dituzte?

Erakundeek lehentasun handiagoa ematen diote familia-harrerari egoitza-harrerari baino.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) akordio bat sinatu dute Aldundiaren tutoretzapeko gazteek unibertsitatean ikasten jarraitu ahal izan dezaten eta adin bereko gainerako gazteen aukera berak izan ditzaten.

Ildo horretan, adierazitako bi erakundeek abian jarri duten Arrakasta programaren helburua zera da, adin-nagusitasunera babes-neurriekin (harrera-familietan edo babes-etxebizitzetan) iritsi diren gazteei UPV/EHUn ikasten hasteko aukera ematea.

Ikasturte honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako sei gaztek hasi dituzte unibertsitate-ikasketak Arrakasta programaren laguntzarekin: hiru 18-23 urteko gazteentzako emantzipazio-etxebizitzetan bizi dira, bik laguntza espezializatuko programaren babesa jasotzen dute, eta bestea harrera-familia batekin bizi da.

Filma:Alicia