Donostia Kultura
Donostiako Udala

Bizi-sena gerra-garaian

Gerretan, indarkeriaren helburu nagusietako bat herritarrak dira. Oro har, biktimarik kaltetuenak emakumeak izan ohi dira; bereizi gabeko erasoei eta janaririk eta hornigairik ezari aurre egiteaz gain, bakar-bakarrik babestu behar dituzte beren familiak.

Gizakiak nolabaiteko segurtasuna behar du beretzat eta ingurukoentzat, eta bizitza gehien baldintzatzen duen faktorea bizi-sena da (eta heriotzaren beldurra).

Mugako egoeretan (gerra batean, adibidez), inoiz pentsatu gabeko gauzak edo norberaren balioen kontra dauden gauzak egin behar izaten dira zenbaitetan, bizirik jarraitu ahal izateko.

Arauak, legeak eta moraltasuna aldatu egin daitezke gure kontroletik kanpo dauden zirkunstantzietan.

alma mater 2

Filma:Alma mater