Donostia Kultura
Donostiako Udala

AMONG THE BELIEVERS (2015)

Among the Believers
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2016(e)ko Apirilak 21 / 19:00 4,20 € Sarreren salmenta

Madrasak eta jihadismoa

AEB-Pakistan. Zuzendaritza: Hemal Trivedi, Mohammed Ali Naqvi. Ekoizpena: Jonathan Goodman Levitt, Hemal Trivedi / Changeworx USA, Manjusha Films. Gidoia: Jonathan Goodman Levitt. Argazkia: Sardar Habib Ur Rehman, Haider Ali. Musika: Milind Date. Muntaketa: Hemal Trivedi. Iraupena: 84 min

HIZKUNTZA: urdu, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Abdul Aziz Ghazi elizgizon karismatikoak –ISIS erakundearen jarraitzaile eta talibanen aliatu– duela urte batzuk Pakistango gobernuaren aurkako borroka hasi zuen. Sharia edo Lege Islamikoa herrialdean inposatzeko helburua du, mundu osoarentzako eredu gisa balio dezan. Zeregin hori gauzatzeko bere tresna nagusia Pakistan osoan sortu duen eskolen sarea da. Bertan, milaka ikasle yihad-erako prestatzen dira. Dokumentalean ikus dezakegu Aziz, bere ametsa gauzatzeko, egiten ari den lana.

SOLASALDIA: Ana Ballesteros (erlijio-sektarismoan aditua, Pakistan liburuaren egilea), Hithem Abdulhaleem (psikologo aditua erlijio-fundamentalismoan)