Migrazioa eta asiloa: ukatutako eskubideak
Alemania-AEB-China. Zuzendaritza: Ai Weiwei. Ekoizpena: Ai Weiwei, Chin-Chin Yap, Heino Deckert / Participant Media, AC Films. Gidoia: Chin-Chin Yap, Tim Finch, Boris Cheshirkov. Argazkia: Ai Weiwei, Murat Bay, Christopher Doyle, Huang Wenhai, Konstantinos Koukoulis, Renaat Lambeets, Li Dongxu, Lv Hengzhong, Ma Yan, Johannes Waltermann, Xie Zhenwei, Zhang Zanbo. Musika: Karsten Fundal. Muntaketa: Niels Pagh Andersen. Iraupena: 145 min
AZPITITULUAK: gaztelania
Mundu osoko 65 milioi pertsonak baino gehiagok utzi behar izan dute beren bizilekua goseaz, klima-aldaketaz eta gerraz ihes egiteko, eta Bigarren Mundu Gerratik izan den giza desplazamendurik handiena eragin dute.
Dokumental hau Ai Weiwei artista txinatarrak zuzendu du, eta errefuxiatuen krisiaren dimentsioak eta inpaktu sakona erakusten ditu. 23 herrialdetan filmatu da urtebeteko epean, eta mundu osoan hedatzen ari diren larrialdiko giza egoerak erakusten dizkigu. Honako herrialde hauetako egoerak dira: Afganistan, Frantzia, Grezia, Alemania, Irak, Palestina, Italia, Kenya, Mexiko eta Turkia.