Donostia Kultura
Donostiako Udala

ALICIA (2017)

Alicia
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2018(e)ko Apirilak 21 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Adingabeen harrera

Herbehereak. Zuzendaritza: Maasja Ooms. Ekoizpena: Willemijn Cerutti / Cerutti Film. Argazkia: Maasja Ooms. Muntaketa: Maasja Ooms. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: nederlandera / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Alicia harrera-familia batekin bizitzera bidaltzen dute urtebeterekin. Bost urte dituenean, umezurztegi batera eramaten dute. Bederatzi urterekin, bertan jarraitzen du, beste familia batek noiz adoptatuko duen zain. Une horretan hasten da dokumental hau, eta Aliciaren hurrengo hiru urteetako eguneroko bizitza erakusten digu. Aldi horretan, kamerak oso hurbiletik deskribatzen du Aliciaren hazkuntza, eta haren nahi eta frustrazioen eta kontrolatzen ez duen egoera baten aurrean sentitzen duen erabateko babesgabetasunaren zuzeneko lekuko bihurtzen da. Nolako etorkizuna du aurrean? Galdera horri eta beste askori erantzun nahi die Maasja Ooms-ek film honetan. Filmak, nolanahi ere, gai unibertsal bat du ardatz: maitasunaren premia.

SOLASALDIA: Xabier Euzkitze (harrerako aita), Patxi Agiriano (Haur eta Nerabeen Babeserako Zerbitzuburua, Gipuzkoako Foru Aldundian), Aitziber García (aldundiaren zaintzapean dagoen eta Arrakasta programan parte hartzen duen gaztea)