Donostia Kultura
Donostiako Udala

A CIAMBRA (2017)

A Ciambra
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2018(e)ko Apirilak 22 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Ijito herriaren gizarteratzea eta errekonozimendua

Italia-AEB-Frantzia-Alemania. Zuzendaritza: Jonas Carpignano. Ekoizpena: Jon Coplon, Paolo Carpignano, Ryan Zacarias, Gwyn Sannia, Rodrigo Teixeira, Marc Schmidheiny, Cristoph Daniel / Stayblack Productions, RT Features, Sikelia Productions, Rai Cinema, DCM Pictures, Film i Väst, Haut et Court, Filmgate Films. Gidoia: Jonas Carpignano. Argazkia: Tim Curtin. Musika: Dan Romer. Muntaketa: Affonso Gonçalves. Iraupena: 120 min

HIZKUNTZA: italiera / AZPITITULUAK: gaztelania

A Ciambra Calabriako ijito-komunitate txiki bat da. Pio Amato bertan bizi da, eta hazteko irrikitan dago. 14 urte ditu, eta trebetasun handiarekin mugitzen da inguruko komunitate guztietan (italiarra, afrikarra eta berea). Pio Cosimo anaia zaharrarekin ibiltzen da beti, eta hiriko kaleetan moldatzeko beharrezkoa den guztia ikasten du. Cosimo atxilotzen dutenean eta gauzak okertzen hasten direnean, Piok aurrera egin behar du, eta hazteko benetan prest dagoen ikusiko du. Heldua izatearen prezioa, ordea, uste baino askoz handiagoa da.

Jonas Carpignanoren bigarren film luzea, Mediterranea (2015) filmaren ondoren (2014an filmatutako izen bereko film labur batean oinarrituta dago).