Frantzia-Belgika-Libano. Zuzendaritza: Philippe Van Leeuw. Ekoizpena: Guillaume Malandrin, Serge Zeitoun / Altitude 100 Production, Liaison Cinématographique, Minds Meet, Versus Production, VOO et Be tv, Né à Beyrouth Films. Gidoia: Philippe Van Leeuw. Argazkia: Virginie Surdej. Musika: Jean-Luc Fafchamps. Muntaketa: Gladys Joujou. Aktoreak: Hiam Abbass, Diamand, Abou Abboud, Juliette Navis, Mohsen Abbas, Moustapha Al Kar. Iraupena: 88 min
HIZKUNTZA: arabiera / AZPITITULUAK: gaztelania
Sirian, gerran bete-betean murgilduta, etxetik irten ezinik bizi da jende asko eta asko, eguneroko bonbardaketak direla eta. Damaskoko etxebizitza batean, ama bat eta haren familia bizi dira. Ausartak dira, eta egunero antolatzen dira gabeziei eta arriskuari aurre eginez bizitzen jarraitzeko. Gainera, elkartasunez, eraikin berean haur jaioberri batekin bizi ziren senar-emazteak hartu dituzte. Ihes egiteko edo geratzeko zalantzan, adorez eta itxaropenez egiten diote aurre eguneroko bizitzari.
Philippe Van Leeuw-k zuzendutako bigarren film luzea da, Le Jour où Dieu est parti en voyage (2009) zuzendu ondoren.