Donostia Kultura
Donostiako Udala

DESDE EL OTRO LADO DEL CHARCO (2017)

Desde el otro lado del charco
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2018(e)ko Apirilak 24 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Frankismoaren biktimak eta Justizia Unibertsala

Espainia. Zuzendaritza: Carlos Suárez, Isabel Suárez, Pablo Giménez. Ekoizpena: Carlos Suárez, Isabel Suárez, Pablo Giménez / DateCuenta. Gidoia: Carlos Suárez, Isabel Suárez, Pablo Giménez. Kamera eta zuzeneko soinua: Carlos Suárez, Héctor Flores, Laura Llorens, Diego Ginartes, Luis Sierra, Raquel Larrosa, José Mª Pertusa. Musika: Gallo Negro, Luis Eduardo Aute, Euskal Dantzarien Biltzarra. Muntaketa: Carlos Suárez. Animazioa: Atxe. Diseinu grafikoa: José Mª Salmerón, Aitor Fernández. Ahotsak: Isabel Fernández, Luis Muñiz. Iraupena: 99 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Saioa audiodeskripzioarekin (sistema: whatscine)

Diktadura frankistaren biktimek zigorgabetasun historiko etengabea jasan izan dute eta jasaten dute oraindik ere, diktadura militarrean zehar egindako krimenak epaitzeari sistematikoki uko egin izan dion herrialde batean. Diktaduraren erantzuleen aurka Espainian prozesu judizial bati hasiera emateko saioa zapuztu izanak frankismoaren biktimentzat adierazi izan zuen kolpe latzaren ondoren, 2010ean leiho bat ireki zen ozeanoaren beste aldetik, Argentinako Errepublikatik zehazki.

Argentinako auzitegietan frankismoaren krimenen aurka aurkeztutako kereilari hasiera emateak aukera historiko berri bat adierazten du Espainiako diktaduraren biktimentzat eta haien familientzat.

SOLASALDIA: Isabel Suárez (zuzendaria), Josu Ibargutxi (Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformakoa), Ana Messuti (Argentinako Kereilako abokatua)