Donostia Kultura
Donostiako Udala

DEAD DONKEYS FEAR NO HYENAS (2017)

Dead Donkeys Fear No Hyenas
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2018(e)ko Apirilak 25 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Lurren usurpazioa Afrikan

Suedia-Alemania-Finlandia. Zuzendaritza: Joakim Demmer. Ekoizpena: Margarete Jangård, Heino Deckert, John Webster / WG Film, JW Documentaries, ma.ja.de, RBB / ARTE, Film i Skåne, IKONdocs, YLE. Gidoia: Joakim Demmer. Argazkia: Joakim Demmer, Ute Freund, Zeb Davidsson, Mark Barrs, Peter Bolte. Musika: Matthias Trippner. Muntaketa: Stefan Sundlöf, Frank Brummundt. Iraupena: 80 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Soro landuak, urre berde berria. Esportazioekin diru-sarrerak jasotzeko itxaropenarekin, Etiopiako Gobernuak milioika hektarea nekazaritza-lur eman dizkie errentan atzerriko enpresa inbertitzaileei. Oparotasunaren ametsak, ordea, alde iluna du: utzarazpen masiboen kopururik handiena historia modernoan, mantenuaren galera jende askorentzat, errepresio gogorra, eta indarkeria-zurrunbilo biziotsua. Eta Europar Batasunak, Munduko Bankuak eta DFIDek (Department for International Development) ekarpen handia egin diote hondamendiari.

Dokumental honek lurren pilatzea eta horrek pertsonen bizitzan duen eragina ikertzen du. Egia aurkitzeko ahaleginean, inbertitzaileei, garapenaren burokratei, arriskuan dauden kazetariei, borrokan diharduten anbientalistei eta lurrak kendu dizkieten pertsonei egindako elkarrizketak agertzen dira.