Donostia Kultura
Donostiako Udala

CITY OF GHOSTS (2017)

City of Ghosts
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2018(e)ko Apirilak 25 / 22:30 4,50 € Sarreren salmenta

Herritarren kazetaritza informazio-blokeoaren aurrean

AEB. Zuzendaritza: Matthew Heineman. Ekoizpena: Matthew Heineman, Juan Camilo Cruz, Matthew Hamachek, Joedan Okun, Maya Seidler / Our Time Projects, Jigsaw Productions. Gidoia: Matthew Heineman. Argazkia: Matthew Heineman. Musika: Jackson Greenberg, H. Scott Salinas. Muntaketa: Matthew Hamachek, Pax Wassermann, Matthew Heineman. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: arabiera, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Ahalmen handiko dokumental honek aktibista talde baten eguneroko bizitzari eta borrokari jarraitzen die. "Raqqa Is Being Slaughtered Silently" izenpean, 2014an elkartu ziren beren hiria ISISek konkistatu zuenean. Telefono mugikorren eta sare sozialen bitartez hurbiltzen da filma pertsona talde honen errealitatera, setiatutako leku horretan gertatzen ari dena mundu osoari ezagutzera eman nahian. Bizi duten errealitateari aurre egiten ari zaie –beti arriskuan eta mugimenduan den bizitza, klandestinitatea eta erbestea– eta guztia arriskatzen dute, gaur egungo munduan den gaitzaren inperio handienetako baten aurka borrokan jarduteko.