Donostia Kultura
Donostiako Udala

MUHI – GENERALLY TEMPORARY (2017)

Muhi
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2018(e)ko Apirilak 26 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Gaza blokeatua: bizitzeko egokia ez den lekua

Israel-Alemania. Zuzendaritza: Rina Castelnuovo-Hollander, Tamir Elterman. Ekoizpena: Hilla Medalia, Jürgen Kleinig / Medalia Productions, Neue Celluloid Fabrik. Argazkia: Avner Shahaf, Tamir Elterman, Oded Kirma, Rina Castelnuovo-Hollander. Musika: Ran Bagno. Muntaketa: Joëlle Alexis. Iraupena: 87 min

HIZKUNTZA: hebreera, arabiera / AZPITITULUAK: gaztelania

Bere bizitzako zazpi urteetan, Muhi, Gazan jaiotako mutiko palestinar bat, Israelgo ospitale batean bizi da bere aitona lagun duela. Lau gorputz-adarrak ebaki behar izan zizkioten bizitza salbatzeko, eta harrezkero bertan bizi da, etengabeko zaintza espezializatua behar baitu, bere jaioterriko ospitale batean eman ezin diotena. Klinika da ezagutu duen bizileku bakarra; bertan ari da hazten eta bertan ari da ohitzen protesietara, aitona beti erne ondoan duela, herrialdetik egotzia izateko arriskuan. Bere familiak ezin du bisitatu berak nahi bezain sarri, nekez irten daitezkeelako Gazatik. Hazi ahala konplikatzen joango da bertan bere egoera.