Donostia Kultura
Donostiako Udala

SHOOTBALL (2017)

Shootball
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2018(e)ko Apirilak 26 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Pederastia Elizan

Espainia. Zuzendaritza: Fèlix Colomer. Ekoizpena: Lluís Domingo, Guillem Barceló / Forest Film Studio. Gidoia: Fèlix Colomer. Argazkia: Joan Torruella, Arnau Espejo. Musika: Joaquim Badia. Muntaketa: Fèlix Colomer. Iraupena: 94 min

HIZKUNTZA: katalana, gaztelania / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Shootballek Manuel Barberoren eta Joaquín Benítezen istorioa kontatzen digu; lehena abusu sexualak jasan dituen mutiko baten aita, eta bigarrena, aldiz, pederasta, Manuelen semeaz eta hogei mutiko gehiagoz abusatu zuena.

Filmak Espainian izan den abusu sexualen trama handienaz hitz egiten digu, Kataluniako maristen eskola desberdinetako hainbat adingabeek jasandakoez. Aurkeztutako 42 denuntziei esker argitara atera diren 13 pederastetatik, Joaquín Benítezen testigantza esklusiboan oinarritzen da: Maristen pederasta, 30 urtez 20tik gora adingabeez abusatu zuena. Aurreneko aldiz aitortzen ditu pederasta batek egin dituen eraso sexualak dokumental batean eta saiatzen da azaltzen eraso horien zergatia kontakizun psikologiko eta emozional baten bitartez.

Benítezen istorioaren osagarri da Manuel Barberorena: adore handiko aita bat, "Maristen kasua" argitara ateratzea eta Benítez auzitara eramatea ahalbidetu duena.

SOLASALDIA: Fèlix Colomer (zuzendaria), Manuel Barbero (abusuak jasandako biktima baten aita), Alberto Barandiaran (Euskal Herriko Elizako pederastiari buruzko Ez duzu abusatuko liburuaren egileetako bat)