Donostia Kultura
Donostiako Udala

DJAM (2017)

Djam
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2018(e)ko Apirilak 26 / 22:30 4,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Europak bere mugak blindatu ditu

Frantzia-Grezia-Turkia. Zuzendaritza: Tony Gatlif. Ekoizpena: Delphine Mantoulet, Francis Boespflug, Stéphane Parthenay, Fenia Cossovitsa, Suzan Guvërte / Princes Production, Pyramide Productions, Blonde, Güverte Films, Auvergne-Rhône Alpes Cinéma, Princes Films. Gidoia: Tony Gatlif. Argazkia: Patrick Ghiringhelli. Muntaketa: Monique Dartonne. Iraupena: 97 min

HIZKUNTZA: frantsesa, ingelesa, grekoa / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa

Djam Greziako Lesbos uhartean bizi den emakume gazte bat da. Osaba Kakourgosek aginduta (musika rebetikoarekin maitemindutako itsasgizon beteranoa), Istanbulera abiatu da haren itsasontziari falta zaion ordezko pieza baten bila. Istanbulen, Avrilekin egingo du topo. Avril 18 urteko frantziarra da, bakarrik eta dirurik gabe dago, eta errefuxiatuei boluntario gisa laguntzeko asmoz joan da Turkiara. Djam eskuzabala, lotsagabea, igarriezina eta librea da, eta bere zaintzapean hartuko du Avril Mitilenera itzultzeko bidaian. Elkartzeez, musikaz, partekatutako uneez eta itxaropenez betetako bidaia.

Tony Gatlif-en film berria da. Aurretik, honako hauek zuzendu ditu, besteak beste: Latcho Drom (1992), Gadjo dilo (1997), Liberté (2010) eta Geronimo (2014). 2016. urtean, Zinemaldiak haren ibilbidea saritu zuen.