Donostia Kultura
Donostiako Udala

EL SILENCIO ROTO (2017)

El silencio roto
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2018(e)ko Apirilak 27 / 16:30 4,50 € Sarreren salmenta

Eskola-jazarpena

LEHIAKETATIK KANPO

Espainia. Zuzendaritza: Piluca Baquero. Ekoizpena: Eduardo Martín, Piluca Baquero / Azotea Films, OINK. Gidoia: Piluca Baquero. Argazkia: Hermes Marco. Musika: Martín Carlés. Muntaketa: Julia Juániz, Pablo García Revert. Iraupena: 85 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Saioa audiodeskripzioarekin (sistema: whatscine)

Mariak sei urte ditu, eta ikastetxe berri batera heldu da. Ikaskideetako batzuek etorrera zapuztu nahi diote. Izengoiti bat jarri diote, eta ez dute bakean uzten. Victoriak hamalau urte ditu, eta urte gehiegi eman zituen ikastetxean irain mota oro pairatzen. Horren ondorioz, trauma osteko estresa jasan du hainbat urtetan. Mariok zortzi urte ditu. Eskolan potolo deitzen zioten, eta ikasgelako hiru mutilek egunero jotzen zuten. Autoestimua erabat galdu zuen, eta totelka hitz egiten hasi zen. Emmak hamar urte ditu. Eskola-jazarpenaren protokoloak eskolako neska seinalatu bihurtu zuen, eta lagunik gabe geratu zen.