Donostia Kultura
Donostiako Udala

EL TALLER DE ESCRITURA (L’Atelier, 2017)

EL TALLER DE ESCRITURA (L'Atelier, 2017)
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2018(e)ko Apirilak 27 / 20:00 4,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Perspektibarik gabeko gazteen erretratua

LEHIAKETATIK KANPO

Frantzia. Zuzendaritza: Laurent Cantet. Ekoizpena: Denis Freyd / Archipel 35, France 2 Cinéma. Gidoia: Robin Campillo, Laurent Cantet. Argazkia: Pierre Milon. Musika: Bedis Tir, Édouard Pons. Muntaketa: Mathilde Muyard. Aktoreak: Marina Foïs, Matthieu Lucci, Warda Rammach, Issam Talbi, Florian Beaujean. Iraupena: 114 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara

Pertsona gorrentzako azpitituluak

La Ciotat, Frantzia. Antoinek idazketa-tailer batean parte hartzea onartu du. Tailer horretan, gazte talde batek, gizarteratze-programa baten barruan, eleberri bat idatzi behar du Olivia idazle ospetsuaren laguntzarekin. Tailerreko lanaren ondorioz, hiriko langile-iragana eta duela 25 urte itxitako ontziola ekartzen da gogora, baina Antoineri ez zaio batere interesatzen. Egungo kezketan murgilduta, aurka egiten dio taldeari eta Oliviari, eta erakusten duen indarkeriak ikaratu eta erakarri egiten du eleberrigilea.

Frantziako azken urteotako zinemagilerik garrantzitsuenetako baten film berria. Honako film hauek zuzendu ditu, besteak beste: Ressources humaines (1999), L'Emploi du temps (2001), Entre les murs (2008) eta Retour à Ithaque (2014).