Down sindromea duten pertsonen eskubideak
Txile-Herbehereak-Frantzia. Zuzendaritza: Maite Alberdi. Ekoizpena: Maite Alberdi, Denis Vaslin / Micromundo Producciones, Volya Films, Mandra Films. Gidoia: Maite Alberdi. Argazkia: Pablo Valdés. Musika: Miguel Miranda, José Miguel Tobar. Muntaketa: Menno Boerema, Juan Eduardo Murillo. Iraupena: 80 min
HIZKUNTZA: gaztelania
Down sindromea duten pertsona batzuek ikastetxe berera joaten jarraitzen dute duela 40 urtez geroztik. Maila guztiak gainditu dituzte, eta orain ikasteari utzi eta lan egiten hasi nahi dute. Lehen gurasoekin joaten ziren, baina orain bakarrik moldatzen dira. Irakasle gehienak baino lehenagotik joaten dira ikastetxera, eta pertsona heldu gisa trata ditzaten nahi dute behingoz, ez haurrak balira bezala.
Dokumentalen zuzendari eta produktore Maite Alberdi txiletarrak –La once (2014)– bere biografiari lotutako istorio hau aurkezten digu: "Down sindromea zuen izeba batekin bizi izan nintzen beti, eta nire amonaren kezkarik handiena zera zen, zer gertatuko zen alabarekin bera hiltzean".