Donostia Kultura
Donostiako Udala

A BETTER MAN (2017)

A Better Man
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2018(e)ko Apirilak 23 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta

Justizia Leheneratzailea indarkeria matxistaren aurrean

Kanada. Zuzendaritza: Attiya Khan, Lawrence Jackman. Ekoizpena: Christine Kleckner, Justine Pimlott / Intervention Productions, National Film Board of Canada, TVO. Gidoia: Attiya Khan, Lawrence Jackman. Argazkia: Iris Ng. Musika: Lesley Barber. Muntaketa: Lawrence Jackman. Iraupena: 79 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Duela 22 urte, gau sargoritsu batean, 18 urteko gazte bat, Attiya Khan, korrika zebilen hiriko kaleetatik bere bizitza arriskuan zenean. Haren mutil-lagun Stevegandik ihesi zebilen, egunero abusatu baitzuen hark aspaldi batez. Urte batzuk geroago, Attiyak Steveri eskatu dio elkar ikusteko. Bien arteko harremana hark nola gogoratzen duen jakin nahi du neskak eta baita haren lehenaldiko ekintzen erantzukizuna bere egiteko prest ote dagoen ere. Emozionalki suntsigarria izango den elkarraldi hori Attiyak berak filmatua da Steveren baimenarekin, eta hortik abiatuta hasten da dokumentala. A Better Man filmak hasiera berri bat ere markatzen du Attiya bere onera etortzeko prozesuan, eta baita garrantzizko abiapuntua ere Steverentzat.

COLOQUIO: Idoia Igartua (Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuan jurista), Jorge Freudenthal (genero indarkeriagatik zigortutakoak birgizarteratzeko Gakoa programaren arduraduna), Gema Varona (Gakoa programaren kanpoko ebaluatzailea)