Donostia Kultura
Donostiako Udala

FOOD COOP (2016)

Food Coop
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2018(e)ko Apirilak 25 / 19:00 4,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Autokudeaketan eta lankidetzan oinarritutako supermerkatuak

Frantzia. Zuzendaritza: Tom Boothe. Ekoizpena: Christian Pfohl / Lardux Films. Gidoia: Tom Boothe. Argazkia: Gregory Harriot. Muntaketa: Hélène Attali. Iraupena: 97 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Pertsona gorrentzako azpitituluak

Krisialdi ekonomikoaren erdian erakunde bat sortu zen Brooklynen, Estatu Batuetan gutxi ezagutzen den tradizio bat adierazten duen instituzioa: The Park Slope Food Coop, elkarlaneko supermerkatu bat, non bertako 16.000 bazkideek, gizarteko sektore guztietakoek, hiru ordu hilabetean egiten baituten lan New Yorkeko janaririk onena erosteko eskubidea berenganatzeko, prezio izugarri merkeetan. Kooperatiba honen arrakasta berri txar bat da kapitalismoarentzat eta nekazaritzako elikagaien oraingo negozioarentzat, baina baita aukera paregabe bat ere janarien ekoizpen eta banaketa sistemak aldarazteko.

SOLASALDIA: Philippe Baudry (Parisko La Louve kooperatibako ordezkaria), Jon Legorburu (Oarso Labore kooperatibako lehendakaria), David Garnatxo (Iruñeko Landare kooperatibako langilea), Ixabel Cassan (Baionako Otsokop kooperatibako kidea)