Bortxaketa, sexu-eraso edo sexu-abusu bat gertatzen denean, garbi dago egiten duena hartu beharko litzatekeela errudun bakartzat.
Askotan, ordea, sistema judizialak, polizia-sistemak, laguntza-sistemak eta gizarteak berak, kultura guztietan orokorrak diren genero-estereotipoen eta parametro patriarkal eta matxisten ondorioz, zalantzan jartzen dute biktima, edota erruduntzat hartzen dute.
Hori dela eta, beren sexu-askatasunaren aurkako eraso sexistak jasaten dituzten pertsona horiek biktima bihurtzen dira berriz, eta mina areagotu egiten zaie. Gehien-gehienak emakumeak dira.
Salatzen dutenen bizitzak publikoki epaitzen dira sarritan, eta hori ez da batere lagungarria justizia egiteko eta biktimei dagokien ordaina emateko.
Behar-beharrezkoa da gizarte osoak benetan gaitzestea “indarkeriaren kultura” deitzen dena eta emakumearen aurka gerrako arma gisa, tortura gisa, botere-abusu gisa eta menderatzeko ekintza gisa erabiltzen den indarkeria.
Amnesty Internationalaren datuen arabera, munduan bizi diren bost emakumetik bat bortxatuko dute noizbait bere bizitzan.
Filma:Beauty and the Dogs