Donostia Kultura
Donostiako Udala

Herritarren kazetaritza informazio-blokeoaren aurrean

Telefono mugikor bat eta Interneterako konexioa duen edonork gertatzen denaren berri eman dezake ia zuzenean, dagoen lekuan dagoela. Adibidez, Iranen, Birmanian eta Sirian, telefono mugikorrei esker saihestu ahal izan dira informazioa eskuratzeko eta informazio-askatasunerako eskubideari jarritako oztopo ugariak. Eta komunikabide tradizionalek Tunisian, Egipton edo Libian gertatzen ari zena ezkutatzen zuten bitartean, lehen testigantzak blogen eta sare sozialen bitartez iritsi ziren.

Oro har informazio-askatasuna eta adierazpen-askatasuna mehatxupean dauden eta biztanleen erdiak baino gehiago prentsa-askatasunik ez dagoen herrialdeetan bizi diren garai honetan (Mugarik Gabeko Kazetariak erakundearen arabera), telefono mugikorrak eta sare sozialak tankeak eta misilak baino ahaltsuagoak izan daitezke.

Sirian, herritarren kazetaritza funtsezkoa izan da munduak ISIS erakundearen agindupean zer gertatzen ari zen jakiteko. Hala ere, “Raqqa Is Being Slaughtered Silently” herritarren kazetaritza-sareko pertsona batzuek garestiegi ordaindu dute ahalegina: erail egin dituzte, edo erbesteratu egin behar izan dute.

city of ghosts 5

Filma:City of Ghosts