Donostia Kultura
Donostiako Udala

Lurren usurpazioa Afrikan

Munduko biztanle kopuruak izan duen igoeraren ondorioz, izugarri areagotzen ari da elikagaien eskaria. Eta enpresa pribatu batzuek dirua egiteko aukera ikusi dute nekazaritza-produkzioan.

Horren ondorioz, gobernu ustelak (Etiopiakoa, adibidez) laborantza-lurrik onenak usurpatzen ari zaizkie berezko jabeei, atzerriko korporazio handien esku uzteko (gobernuen babesarekin). Korporazio horiek produkzio guztia esportatzen dute.

Zenbait eskualdetan (Gambelan, adibidez), bertako herritarrak indarrez atera dituzte, lurrak atzerriko enpresei emateko. Izan ere, onartu diren legeek aukera ematen diete agintariei herritarrak indarra erabiliz beren lurretatik botatzeko. Jardunbide horiek nazioarteko garapen-erakunde batzuen oniritzia dute, Munduko Bankua barne.

Global Land Programme izenekoaren arabera, 2008tik 2010era bitarte, enpresa inbertitzaileek 60 milioi hektarea eskuratu zituzten Afrikan.

Etiopia hainbat herrialderen aletegi bihurtzen ari den aldi berean (hala nola India, Saudi Arabia eta Alemaniarena), 8 milioi etiopiarrek atzerriko laguntza humanitarioa behar dute bizirauteko, lurrak eta bizimodua lapurtu dizkietelako.

dead donkeys

Filma:Dead Donkeys Fear No Hyenas