Donostia Kultura
Donostiako Udala

Frankismoaren biktimak eta Justizia Unibertsala

2010eko apirilean, Estatuan memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduten hainbat erakunde Argentinara joan ziren, eta bertan kereila bat aurkeztu zuten, Espainiako estatuak ukatu diena lortu ahal izateko, hau da, Gerra Zibilean eta Francoren diktaduran gizateriaren aurka egindako krimenak eta genozidioa ikertzeko, erantzuleen zigorgabetasuna amaitzeko, justizia egiteko eta biktimen erreparazioa gauzatzeko.

desde el otro lado del charco 2

Estatuak delitu horiek epaitzeko aukerarik txikiena ere zapuztu du. Auzitegi Gorenak, 1977ko Amnistiaren Legearen babesean, baztertu egin zuen Espainiako justiziak krimen horiek argitzeko aukera. Fiskaltzak lege hori bera baliatu du Espainiako justiziak Argentinako justiziari laguntzeko aukera eragozteko.

Eta nazioarteko erakunde batzuek (hala nola NBEren Giza Eskubideen Batzordeak) Espainiari Amnistiaren Legea indargabetzeko edo zuzentzeko eskatu badiote ere (era horretan Francoren erregimenak eragindako giza eskubideen urraketa guztiak ikertu ahal izan daitezen), PP, PSOE eta Cuidadanos alderdiek baztertu egin dute duela gutxi Amnistiaren Legea erreformatzeko eta, horri esker, Francoren diktadurako krimenak epaitu ahal izateko aukera.

Argentinako auzitegiek onartu egin zuten demanda hori, Justizia Unibertsalaren printzipioari jarraituz eta gizateriaren aurkako krimen gisa salatutako gertakariek preskribatzen ez dutelako.

Horixe da, hain zuzen ere, Buenos Airesen hasi zen eta Argentinako Kereila izenarekin ezagutzen den prozesuaren helburua: Espainian 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era bitarte (hau da, demokrazian ere bai) egindako “homizidio-delituak, homizidio larriagotuak eta askatasunaz gabetzeko arauz kanpoko zigorrak (torturen bidez)” argitzea.

Horrela, beraz, Espainiako justiziak ukatu egin du delitu horiek argitzeko aukera, baina Argentinako auzitegiek onartu egin zuten demanda hori, Justizia Unibertsalaren printzipioari jarraituz eta gizateriaren aurkako krimen gisa salatutako gertakariek preskribatzen ez dutelako. Frankismoaren krimenak ikertzen dituen kausa ireki bakarra da munduan.

Oraindik 100.000 gorpu inguru daude berreskuratu gabe.

Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak adierazi duenez, milaka eta milaka pertsonak jasandako torturez, erailketez eta errepresioaz gain, oraindik 100.000 gorpu inguru daude berreskuratu gabe.

Euskadin, frankismoaren krimenen aurkako kereilarako Euskal Plataformak hogei elkarte inguru biltzen ditu, eta guztiek egia eta justizia eskatzen dute, “itsasoaren beste aldetik bada ere".

Filma:Desde el otro lado del charco