Donostia Kultura
Donostiako Udala

Migrazioa eta asiloa: ukatutako eskubideak

Dadaab-en (Kenya), 245.000 pertsona baino gehixeago bizi dira (Donostia, Errenteria eta Hernaniko biztanle kopurua, gutxi gorabehera), eta munduko errefuxiatu-esparrurik handiena da. 4,8 milioi gizakik zeharkatu dute Siriako muga, eta Libanon, Turkian edo Jordanian bilatu dute babesa. Herrialde horiek gerraren ondorioz Siriatik ihes egin duten pertsonen % 80 baino gehiago jasotzen dituzte.

Gerren, desberdintasun ekonomikoen eta klima-aldaketaren ondorioz, mundua giza mugimendu handi bat da orain. ACNURen arabera, Afrikak eta Ekialde Hurbilak Europak baino errefuxiatu gehiago hartzen dituzte (5 eta 2ko proportzioan). Europar Batasuna bere Itun fundazionalaren arabera “giza duintasunean eta elkartasunean” oinarrituta badago ere, asilo-eskubidea ukatzeko eta migratu behar izan dutenak kanporatzeko akordioak sinatzen ditu Turkiarekin.

Justifika al daiteke pertsonak era desberdinean tratatzea beste herrialde batean jaio direlako? Bizitzeko leku seguru bat bilatzeko eta bizia salbatzeko ihes egitea oinarrizko eskubidea da, eta migrazio-mugak urratu egiten du eskubide hori, edozein zirkunstantziatan emigratzeko eta jatorrizko eskualdetik kanpo askatasun osoz ibiltzeko eta bizi-proiektuak garatzeko eskubidea baitago.

marea humana 3

Filma:Marea humana