Donostia Kultura
Donostiako Udala

Gaza blokeatua: bizitzeko egokia ez den lekua

Gazako Zerrendan, mende-erdiko okupazioa eta hamarkada bateko blokeoa jasan ondoren, ia bi milioi pertsonak ia ez dute laguntza medikoa jasotzeko aukerarik. Israelen erasoek larriki kaltetu dituzte oinarrizko azpiegiturak, eta ahuldu egin dute ekonomia eta osasun-sistema. Azkenean, ospitaleak itxi egin behar izan dituzte hornidura elektrikorik eta sendagairik ez dagoelako.

Gainera, Israelek blokeo zorrotza ezarri du Gazaren kontra, eta sartzeko eta irteteko puntu guztiak kontrolatzen ditu, Rafahkoa izan ezik (Egiptoko mugan). Puntu hori aldizka eta oso aldi laburretan irekitzen da; 2015. urtean, egun batzuetan baino ez zen irekita egon.

Gazatik irten nahi duenak bi astetan itxaron behar izaten du, batez beste, lehentasunezko baimen bat lortzeko, eta hiru aste baino gehiago ohiko kasuetan. OMEren arabera, 2017. urtean 54 pertsona hil ziren Gazako Zerrendatik ebakuatzeko Israelek eman beharreko baimenaren zain zeudela.

NBEk, bestalde, ohartarazi du bi urteko epean ezin izango dela bizi Gazako Zerrendan (edateko uraren eta elektrizitatearen hornidurarik gabe, suntsitutako osasun-sistema batekin eta % 44ko langabezia-tasarekin).

muhi 3

Filma:Muhi – Generally Temporary