Donostia Kultura
Donostiako Udala

Down sindromea duten pertsonen eskubideak

Down sindromea duten helduen erronka handien artean, honako hauek azpimarra daitezke: autonomia pertsonal handiagoa lortzea bete-betean eta era independentean bizi ahal izateko (laguntzarekin edo babesarekin, behar izanez gero), lan-merkatuan txertatzea, desgaitasunik ez duten pertsonen aukera berak izatea eta erabakiak hartzeko askatasuna izatea (bikote bat osatu eta elkarrekin bizitzeko edo ezkontzeko erabakia, adibidez).

Eskubide horiek eta beste batzuk Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Konbentzioan jasota daude. Konbentzio hori Nazio Batuek onartu zuten 2006. urtean, eta pertsona horien duintasuna eta eskubide-berdintasuna aldarrikatzen du.

Hala ere, gaitasun desberdinak dituzten pertsonek estigmari, diskriminazioari, lege-oztopoei, jarrerei eta, askotan, pertsona horiek gizarteari egiten dioten ekarpena baloratzeko gai ez den inguruneari egin behar diete aurre oraindik.

Ez da ahaztu behar familiek askotan gehiegi babesten dituztela desgaitasuna duten seme-alabak, eta zenbait erakundek laguntza-tratua baino eskaintzen ez dutela. Eta horrek zaildu egiten du pertsona helduek bezala bizitza independente bat garatzeko aukera.

los nios 3

Filma:Los niños