Donostia Kultura
Donostiako Udala

Feminismoa, inoiz baino biziago

Munduko Ekonomia Foroak genero-arrailari buruz egin duen azken txostenean ohartarazi duenez, gizonen eta emakumeen berdintasuna lortzeko prozesuak okerrera egin du, eta ia beste bi mende beharko dira berdintasun ekonomikoa lortzeko. Hala eta guztiz ere, gauzak aldatzen ari dira.

Erreibindikazio feministak mundu osoan zehar zabaldu dira, eta emakumeek jasaten duten diskriminazioarekin gogaituta daudela erakutsi eta emakumerik gabe (gu gabe) mundua gelditu egingo dela adierazi dute.

Berdintasunaren aldeko borroka ez da emakumeena soilik, gizarte osoarena baizik, eta herritar gehienak konturatu dira gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren lorpena gizarte-aldaketaren eragile nagusietako bat dela. Gero eta emakume gazte gehiago ikusi ditugu kalean emakumeen eskubideak eskatzen, eta prozesua geldiezina dela dirudi.

Zenbait lorpen sozial (hala nola hezkuntza jasotzeko, botoa emateko edo bizitza publiko eta politikoan parte hartzeko eskubidea) emakume askoren borrokari esker iritsi dira. Adibidez, Frantzian legea bi sexuentzat berdina izatea eskatu zuten lehen emakumeak (Olympe de Gouges, haien artean) gillotinaz hil zituzten beren ideiak defendatzeagatik.

el orden divino 8

Filma:El orden divino