Donostia Kultura
Donostiako Udala

Pederastia Elizan

2013an Frantzisko aita santuak batzorde bat sortu zuen propio pederastia kasuak prebenitzeko, eta deklaratu zuenez Elizaren asmoa da adingabeen sexu-abusuen aurkako “zero tolerantzia” printzipioa aplikatzea. Gainera, Benedikto XVI.a aita santuak, 2011 eta 2012 urte bitartean, 400 apaiz ikertu zituen sexu-abusuengatik.

shootball 3

Hala, ekintza haiek aurrera eramanda ere, ONUko Haurren Eskubideen aldeko Batzordeak (haurrak zaintzeaz arduratzen dena) Vatikanoa denuntziatu zuen 2014an apaizengandik adingabeek jasandako sexu-abusuen “krimen ugariak” aitortu ez izanagatik, eta erlijio erakundea salatu zuen “abusuak jarraitzea eta erantzuleei zigorrik ez ezartzea ondorioz ekarritako politikak eta praktikak” aurrera eramategatik.

Vatikano barruko estatistika batzuek adierazten dutenez, apaiz katolikoen % 1,5 eta % 5 bitartean zeuden tartean sartuta adingabeen sexu-abusuen kasuetan.

Vatikano barruko estatistika batzuek adierazten dutenez, apaiz katolikoen % 1,5 eta % 5 bitartean zeuden tartean sartuta adingabeen sexu-abusuen kasuetan.

Espainiako Estatuan oso kasu gutxi iritsi dira epaitegietara; eta dozena bat inguru apaiz besterik ez dira epaituak izan. Izan ere, mutil gutxi (are gutxiago neskak) ausartu dira isilpean jasan izan duten kalbarioa salatzera. Eta salatu izan dutenean, besterik gabe kaltegilea bere funtzioetatik denboraldi batez aldendu edo baztertu dutela ikusi izan dute.

2014an Vatikanoak eskainitako datuen arabera, ONUren aurrean egin zuen agerraldian, 2004 eta 2013 urte bitartean 6.000 denuntzia baino gehiago iritsi ziren Egoitza Santura adingabeei egindako sexu-abusuengatik. Denuntzien erdia aztertu ondoren, Fedearen Doktrinarako Kongregazioak (Eliza katolikoaren printzipioak zaintzeaz arduratzen den organoa) 848 apaiz egotzi zituen. Hori da zuzenbide kanonikoak ezartzen duen zigorrik gogorrena. Gainerako inplikatuei aldi baterako zigorrak ezarri zitzaizkien, lekualdatu egin zituzten edo adingabeekin tratuan egotea eragotzi zitzaien.

Espainiako Estatuan oso kasu gutxi iritsi dira epaitegietara; eta dozena bat inguru apaiz besterik ez dira epaituak izan.

Hala eta guztiz ere, ONUko Haurren Eskubideen aldeko Batzordeak Vatikanoari eskatu zion berehala kentzeko apaiz izatetik adingabeak bortxatu izan dituzten apaiz guztiak (edo halakorik egin izanaren susmagarri direnak) eta aginte zibilen aurrean haiek denuntziatzeko.

Filma:Shootball