Donostia Kultura
Donostiako Udala

Eskola-jazarpena

Gure gizartean, indarkeria motarik ohikoenak genero-indarkeria eta eskola-jazarpena dira. Eskola Jazarpenaren Prebentziorako Espainiako Elkartearen (AEPAE) datuen arabera, Estatuko ikasleen % 9-24k jasaten dute jazarpena eskolan.

Haietatik, % 90ek jazarpen psikologikoa jasaten dute (isekak, mehatxuak, gizarte-bazterkeria, blokeoa, estigmatizazioa eta abar), eta horrek hainbat kalte eragin ditzake, hala nola trauma ondoko estresa, depresioa eta bere buruz beste egiteko ideia (jazarpenak adingabeen eta nerabeen kasuan duen ondoriorik txarrena).

Tratu txar fisikoek, hitzezkoek eta ziberjazarpenak luzaroan dirauten beste arrasto batzuk ere uzten dituzte, eta eskola-etapan jazarpena jasan dutenek bizitza osoan eduki ditzakete kalte psikologikoak.

Jazarpenari aurre egitea denon zeregina da, eta familiek, eskolak eta gizarteak elkarrekin jardun behar dute. Indarkeriari aurrea hartzeko, berdintasunean eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako ikuspegi integral batetik abiatu beharra dago.

el silencio roto 4

Filma:El silencio roto